Euskera | Español

Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroa

Berriak

2012/01/30

UNESCO Etxeak "Eman minutu 1 bakearen alde" lehiaketaren sari-banaketara gonbidatzen zaitu. Datorren ostiralean, otsailak 3, 20ean EITBko egoitzako Multibox aretoan (C/ Camino Capuchinos de Basurto, 2 Bilbo).

Ekitaldian aurreko edizioan irabazlea izan zen Gerard Franquesaren dokumentala emango da, senegalen eta saria moduan grabatu zuena. Artista desberdinen partaidetzari esker ekitaldia errepikaezina izango da

.

Arren, eskatzen dizuegu ekitaldira etorriko zareten baieztatzea dame1minutodepaz@unescoetxea.org helbidera e-mail bat bidalita edo 94 427 64 32

2012/01/11
2011/12/22

Euskadin bakearekiko eta giza eskubideekiko konpromisoa hartuta dugun pertsona eta erakunde guztiak ETAren indarkeriaren amaierak eta krisi ekonomikoaren areagotzeak markatutako eszenatoki berri baten aurrean gaude. Zalantza eta aukeraz beteriko eszenatokia da, orain inoiz baino gehiago gure konpromisoa eta inplikazioa areagotzea eskatzen duena.

Aldaketa garaia da eta une erabakigarria ere bai, hausnarketa egin eta elkarrekin birplanteatzeko etorkizunean hartu nahi dugun bidea: Nora goaz? Zer nahi dugu? Nola aurrera dezakegu? Zer ekarpen egiten dugu? Zeri ematen diogu lehentasuna?

Prest bazaude parte hartzeko eta erantzunik onenak bilatu nahian “bustitzeko”, topaketa ezberdin batera gonbidatu nahi zaitugu, "Open Space" teknologia berritzailearen bidez antolatutakoa.

Noiz : 2012ko urtarrilaren 26an

Non : Bilborock (Mesedeetako kaia 1. Bilbao)

Ordua : 09:00-18:30

Informazio gehiago eskuratzeko eta izena emateko honako loturan sakatu.

http://www.ddhhypaz.org/openspace/carta_eus.pdf

2011/12/19
2011/11/29

Jesus Maria de Leizaola Fundazioko Patronatuak atsegin handiz Inoiz ez gehiago indarkeria terroristarik? deituriko Erakusketaren inaugurazio ekitaldira eta ondoren eskainiko den lunchera gonbidatzen zaituzte. Ekitaldian Eusko Jaurlaritzako Zuzendaria den Ines Ibañez de Maeztu andreak eta Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren elkarteen Foroaren Presidentea den Gorka Ruiz jaunak hartuko dute parte.

NOIZ? Datorren ostegunean, 2011ko abenduaren 1a

ORDUA? Eguerdieko 12etan

NON? Bilboko Zubiarte Merkatal Gunean (Lehendakari Leizaola etorbidea 2).

Etortzekotan bazaude, arren, baiestatu zure etorrera: leizaola@leizaola.org; 94 421 30 31 telefonoa.

2011/11/24

BAKE KULTURA ETA BIZIKIDETZARI BURUZKO HITZALDI ZIKLOA

Getxoko Udaletxeak bake kultura eta giza eskubideetan oinarritutako bizikidetza eredu bat bultzatu nahi du.Hitzaldi hauek getxoztarren eta aditu ospetsu batzuren arteko elkarrizketa eta hausnarketa sortzeko espazio bat izan nahi dute.Horretarako mintzaldiak ematen Jonan Fernandez, Paul Rios, Izazkun Bilbao, Inigo Lamarca eta Almudena Cacho izango dira.

Azaroak 18

BAKE KONFERENTZIA…ETA ORAIN ZER PAUSU EMAN BEHAR DITU EUSKAL GIZARTEAK?Paul Rios (LOKARRI)

Tokia: Fadurako Polikiroldegia. Areto Nagusian, 19:00tik 20:30etara.

2011/11/24

Gizon eta emakumeak, gaur egun: bat egite eta bat egite ezak tailerraren berri eman nahi dizuegu. Bilgune Sareak (Ideasur, Gernika Gogoratuz eta Gernikatik Mundura) antolatutako tailer hau azaroak 25/26 (arratsaledetan) izango da, Gernikan, eta behean dagoen loturaren bidez informazio gehiago topa dezakezue. Izen ematea doakoa da.

Informazio gehiago:http://www.gernikagogoratuz.org/es/detalle.php?id=47

2011/11/23

Fernando Buesa eta Víctimas del Terrorismo Fundazioek, UPV-EHUko Historia Garaikideko Sailak eta Bakeaz erakundeak “El lugar de la memoria” izeneko mintegia antolatu dute azaroaren 24 eta 25ean, Bilbon. Mintegi horretara azalduko diren adituek, akademikoek eta hainbat herrialdetako memoria zentroetako arduradunek gai horri buruz hausnartuko dute eta irizpideak emango dituzte Euskadiko terrorismoaren biktimen memoria eta oroimena gordeko dituen espazio bat eraikitzeko.

Tokia: Merkataritza Ganbera. Kontsul-etxe aretoa (Kale Nagusia, 13) Bilbao

2011/11/23

Formakuntza modulua DBHko 4. maila eta Batxilergoko irakasleei zuzendurik doa, hiru kontzeptu hauek GATAZKAK, OROIMENA eta BAKEAREN KULTURA lantzeko asmoz.

Modulua dohainik da, eta 3 orduko iraupena izango du ZINHEZBA-ren eskutik.

2011/11/21

Gaur egun, ez du inork zalantzan jartzen bakea eta giza garapena giza eskubide guztien babesarekin eta sustapenarekin lotuta daudela.

Aurten, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Giza Eskubideen IV. Foroaren testuinguruan, Bizkaiko herritarrei jakinarazi nahi zaie giza eskubideak errespetatzea eta sustatzea ezinbestekoa dela munduko bakea lortzeko. Bake positiboaz hitz egin nahi dugu, gatazka armaturik eza baino haratagoko bakeaz.

Egunak: Azaroak 8,15, 22 y 29

Ordua:18:30

Tokia: Bizkaiko Batzar Nagusien Aretoan, Hurtado de Amezaga kalea 6 Bilbao

Egitaraua:http://bit.ly/u6j58W/

2011/11/15

Zer iritzi duzu iragan urriaren 17an Aieteko Jauregian egindako Nazioarteko Konferentziaz?

Nola sentitzen zara ETAk bere jarduera armatua amaitutzat ematen duen adierazpenaren ondoren?

Gobernuak ETArekin kontaktua hasi behar duela uste al duzu?

Zer iritzi duzu azken urte honetan Lokarrik egin duen lanari buruz?

Bake-prozesuaren Behatoki Sozialak bere galdetegi berrian (2011ko udazkenekoa) proposatzen dituen zortzi galderetako lau dira goikoak. Horrela, azaroaren 23ra arte , une hain itxaropentsu honetan herritar guztiek bake prozesuaz zuen iritzi eta ekarpenak adierazteko aukera zabaldu du Lokarrik. Eman ezazu zure iritzia zuk ere!

http://www.lokarri.org/index.php/eu/behatoki-soziala/galdetegia/galdetegia/

2011/11/14

15 de noviembre, a las 19:30h

Auditorio de la AlhóndigaBilbao

Entrada: 2€. En francés con traducción simultánea al castellano y euskera

2011/11/10

Kooperak eta Trukemek geure energiak batu ditugu “Jolasaren” inguruan jarduteko. Hori ospatzeko, LANKIDETZA-JOLASEN SAIOA antolatu dugu..

NOR? ZU! Jolastea atsegin baduzu eta tarte on bat igaro nahi baduzu. Adina ez du axola!Bakarrik etor zaitezke edo seme-alabekin, ilobekin, lagunekin… Begiralea edo hezitzaile bazara, etor zaitez zure neska-mutil taldearekin!

NOIZ?Azaroaren 11n, ostirala

ORDUA?: 18:00etatik 19:30etara

NON? Koopera Aretoan. Fernandez del Campo kalea, 16. 48010 BILBAO

2011/11/08

Antolatzailea: APSIDE-Euskadiko Psikopedagogi Elkartea -Asociación de Psicopedagogía de Euskadi.

Datak: azaroaren 16 eta 23a

Egitaraua:http://bit.ly/vAPeK8/

Norentzako:

DBHko orientatzaileak, etorkin ikasleen irakasle laguntzaileak, hezkuntza bereziko irakasleak, herritartasun hezkuntzarako irakasleak, elkarbizitza programetako koordinatzaileak, tutoreak, zentruetako aholkulariak, HHI eta HLPPko irakaslegoa.

Non:BILBON. Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Ondareareen ekitaldi aretoan c/ Maria Diaz de Haro, 11. (Indautxuko Metroa: Doctor Areilzako irteera)

Izena ematea:http://bit.ly/vtZ866 /

2011/11/02

Data: 3 y 4 de noviembre

Tokia: ARTIUM Museoa. Auditorioa. Gasteiz

Informazio gehiago honako Blog-ean:

http://mediosalternativoseinmigracion.blogspot.com/

eta izena ematea honako helbide elektronikoan: foromedioseinmigracion@gmail.com/colectivobachue@yahoo.es, edo telefono zenbakietan: 635729886 - 657728758- 652732759

2011/10/18

EGUNA: Urriak 19

TOKIA: Zumarragako Kultur Etxea

ORDUA:19:00h

MAHAI-INGURUA: Los Derechos Humanos en relación a las diferentes opciones afectivo-sexuales.

HIZLARIAK: Representantes de los colectivos EHGAM, Lumatza y Errespetatuz

EGUNA: Urriak 20

TOKIA: Urretxuko Aizpurunea Kultur Etxea

ORDUA:22:00

PELIKULA: Vestida de azul (1986).

EGUNA: Urriak 26

TOKIA: Zumarragako Kultur Etxea

ORDUA:19:00

DOKUMENTALA: El camino de Moises.

2011/09/27

Bakeaz elkarteak, Fernando Buesa Blanco Fundazioak eta Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuaren Zentroak , Oroimenari eta Terrorismoaren Biktimei buruzko III. Topaketa, antolatu du, zeina «Oroimena imajinatuz. Literatur sorkuntzatik indarkeriaren ondorengo testuinguruetan gizabidea berreraikitzea» izenburupean, urriaren 5, 6 eta 7an Bilbon, izango baita (Bidebarrietako Udal Liburutegiko ekitaldi-aretoa, Bidebarrieta kalea, 4).,

2011/09/19

Bakearen Nazioarteko Eguna dela eta, irailaren 21ean, -Udalerriak bizikidetzaren alde: EAEko udal ekintzarako jarraibide etikoak- dokumentua aurkeztuko dugu.

Ekitaldia:

Gorka Ruiz, Giza Eskubide eta Bake hezkuntzaren Elkarteen Foroko presidenteak, Foroko elkarteen ordezkariekin batera ekitaldia aurkeztuko du.

Dekalogoaren irakurketa udal kargu ohien eskutik. Ekitaldi honetan besteak beste Jose Angel Cuerda, Odón Elorza, Joxean Rekondo, Maite Etxaniz eta Julia Madrazok hartuko dute parte.

Dokumentua esteka honetan lor dezakezu: hemen

2011/09/12

Eguna: 2011ko irailak 22

Tokia: Euskalduna Jauregia (Bilbao)

2009ko abenduan Nazio Batuen Batzar Nagusiak Gazteriaren Nazioarteko Urtea (2010eko abuztua-2011ko abuztua) onartu zuen Elkarrizketa eta elkar ulertzea gaia oinarritzat hartuta. Urte horren amaierarekin batera, Mintegi honek bakearen, giza eskubideekiko errespetuaren eta belaunaldien, kulturen, erlijioen eta zibilizazioen arteko elkartasunaren idealak bultzatu nahi ditu gazteengandik eta gazteentzat. Helburu horrekin, Gazteak eta bake-kulturari buruzko ikuspegi globalak bilduko ditu Mintegiak, gazteak eta bakearen eraikuntza uztartzen dituzten mundu-mailako esperientzia berritzaileekin batera.

2011/09/05

Euskal Herriko Unibertsitateak Giza Eskubideak Mundu Globalean Unibertsitate Espezialista ikastaroko zortzigarren edizioa antolatu du; Giza Eskubideen egoera zaugarriak konpontzera eta argitzera bideratutako pertsonak formatzeko helburua du.

Izen emate epea 2011ko urriaren 5era arte irekia.

%60ra arteko bekak (beka mugatuak)

Informazio gehiago http://dh.asmoz.org

2011/06/20

Ikastaro honek zenbait proposamen pedagogiko uztartzen ditu, memoriak eta memoriaren ekarpenek bakea eraikitzeko orduan duten garrantzia aztertzeko helburuarekin. Memoriak ikuspegi kritikotik hurbilduko gaitu iragan gatazkatsuari buruzko historia eta kontakizunen baliora, ondare sinbolikora eta memoriaren lekuetara, eta hortik abiatuko gara gure eguneroko gizarte-errealitatearen guneetara, beti ere testuinguru globalizatuaren baitan.

2011/06/20

EKAINAK 23AN

Hitzaldia: "Lesbiana, Gays y Transexuales mayores: Una realidad invisible". Inmaculada Mujika (Aldarteko zuzendaria)

Esperientzia Gelen aretoa (UPEV-EHU).

Banco de España. 2

19:00etatik 20:30era

EKAINAK 28AN

Ortzadarraren bandera Arriagako banderaren hagan jasotzea.

Adierazpen instituzionala Web orrian argitaratzea

"Igarotzen: sekretuaren eta ikusgaitasunaren artean" erakusketa AlhondigaBilbao Kulturen atarian eta sexu dibertsitateari buruzko kartelen emanaldiapantaila handian.

Open Mind turismo-gidaliburua banatzeahiriko informazio puntuetan

2011/06/13

Hizlariak :Patricia Ponce - Nilda Gorvein

Fecha :2011ko ekainaren 15

Ordutegia :Arratsaldeko 16:00-19:00 de la tarde

Lekua :Donostiako Emakumeen Etxea, Okendo 9

2011/06/06

HIZLARIAK:

DANIEL INNERARITY , Catedrático de filosofía social y política en la Universidad de Zaragoza. UNESCO Etxearen Ohorezko Bazkidea.

VINCENT MARTÍNEZ GUZMÁN , Bakerako Filosofiari buruzko UNESCO Katedraren ohorezko zuzendaria. Universitat Jaume I. Castellon.

MIKEL MANCISIDOR , UNESCO Etxeko Zuzendaria.

Osteguna, 2011ko ekainaren 9an 19:00etan

Lan Ekintzaren areto nagusian

Uribitarte kalea, 6. Bilbo

2011/03/10

Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroak eta Espainiako Bake Ikerkuntzen Elkarteak(AIPAZ) honako hausnarketa mintegia antolatu dute: Giza eskubideak eta bake eraikuntza Euskal Herrian.

Elkarte antolatzaileek indarrak batu nahi izan dituzte hausnarketa akademikoa eta etikorako espazioaeskaintzeko XXI. Mendeko bake agendetan dauden hiru gai hauen inguruan: Justizia eta Giza Eskubideak, Oroimena eta Egia eta Adiskidetzea.

Hausnarketa mintegia martxoaren 25 eta 26an izango da Gernikako Bakearen Museoan. Honako loturan egitaraua aurki dezakezu

http://www.ddhhypaz.org/descargas/foro-paz-2011-eu.pdf

Izena ematea ezinbestekoa da.Horretarako Foroko koordinazio teknikoareki jar zaitezke harremanetan martxoaren 21a baino lehen, honako tlf zenbakian 688.80.17.94 edo helbide elektronikoan foroasociacionesddhhypaz@gmail.com

2011/03/03

Badira urteak EAEko ikastetxeak elkarbizitza eta bake heziketa hobetzeko lanean ari direla. Urteko elkarbizitza planek ekin beharreko hainbat helburu, programa eta ekintza definitzen dituzte, eskolan egunero izaten diren behar eta arazo desberdinei erantzuteko.

Zentzu honetan, aurkeztutako jardunaldiaren helburua zera da:jarduera proposamen berriak gehitzea eskola-elkarbizitzako planei edukia emateko, eta ikastetxeek garatutako esperientziak partekatzea eta horren inguruan hausnartzeko aukera eskaintzea.

2011/02/28

LAGUNTZA TALDEA

EGUNA: Asteartero

ORDUA: 19.30h

LEKUA:Aldarteren egoitza, Berastegi kalea 5 5º dept. 8-9 (Bilbao).

EMAKUMEEN ZINEMA: “THE L WORD”.

Telesailaren kapitulu batzuen proiekzioa eta jarraian eztabaida.

EGUNA: Martxoak 9.

LEKUA: Aldarteren egoitza. Berastegi kalea 5 5º dept. 8-9 (Bilbao).

ORDUA: 19.00H

2011/02/22

"Isilarazitako kartografiak" aldi baterako erakusketaren inaugurazio ekitaldia Gernikako Bakearen Museoak izango da datorren otsailaren 25ean (ostirala) eguerdiko 12.00etan.

2011/02/10

Jardunaldi hauen xedea, adin-txikikoei eta euren familiei zuzendutako eskuhartzea ikuspegi integral batetik gauzatzea da, horretarako Pedagogia Sistemikoaren marko teorikoan oinarrituz.

Haurra eta bere familia, hezkuntza sisteman, gizarte-komunitateko baliabide ezberdinetan eta gizarte zerbitzuetan bateratzen dira. Elkarteratze honetan, egitura eta ordenamendu beharra agerian jartzen da, eta beharrezkoa da orden ezak atzematea eta eskuhartzean tartekaturik dauden sistema ezberdinen arteko harreman-arauak finkatzea ere; azken finean, eragile hauen guztien erabilgarritasuna areagotzea baita helburua, eskuhartze ezberdinetan kalitate eta erantzun hobeak eskaini ahal izateko.

Gizarte eta hezkuntza inguruneko eragileek sustatutako jardunaldia da; konstelazioen munduan sarturik, gizarte eta komunitate mailako eskuhartzean ikuspegi berri bat zabalduko duen marko sistemiko bat lortuko delakoan.

2011/02/07

ELKARBIZITZA ERAIKITZEA

Natividad Rodríguez, Fernando Buesa Blanco Fundazioko presidentea hizlari arituko da,

Quartet Brossataldeak akonpainamendu musikala eskainiko du,

Luisa Etxenike eta Felipe Juaristi idazleek parte hartuko dute,

eta La Intrusa Danza taldeko Virginia García eta Damián Muñozek dantza garaikideko emanaldia eskainiko digute.

Eguna: Asteartea, 2011ko otsailaren 22a

Ordua: 20:00

Lekua: Gasteizko Principal Antzokia

2011/02/03

1. ETAren amaieraren isilpeko kontuak arakatu eta argitzea.

2. ETAren amaieraren ondorio etiko, demokratiko eta politikoai buruzko hausnarketa egitea, gizarte demokratikoak horretan jokoan duenari buruz.

3. mahai gaineean jartzea ETAren biktimekiko eta "beste" biktimekiko (ETAren aurkako borrokako gehiegikeriren ondorioz kaltetutakoak) egiatasun, justizia eta memoriaren gaineko eginbeharrak.

4. Biktimarioen gizarteratzea aztertzea...

2011/01/21

Urtarrilaren 28an izango da “Eman minutu 1 uraren alde” lehiaketaren sari-banaketa.

Eguna : urtarrilak 28, ostirala

Ordua: : 20:30etan.

Tokia: Bidebarrieta liburutegiko ekitaldi-aretoa (Bidebarrieta 4, Bilbo).

“Eman minutu 1 uraren alde” nazioarteko lehiaketak ikus-entzunezko lanik onenak sarituko ditu; lanak ura eta saneamendua izateko eskubidearen ingurukoak dira, eta, gehienez, minutu batekoak. Bideo finalistak eta Isabel Coixeten azken documéntala (“Aral, el Mar Perdido”) proiektatuko dira.

2011/01/19

Gernika Gogoratuzek, Gernikako Bakearen Museoa eta Gernika-Lumoko Kultur Etxearekin elkarlanean, Indarkerien Esferaren Desokupazioa* laborategi-tailerra aurkezten du, Alex Carrascosa artibistaren eskutik.

Gernikari lotutako 15 bake-eragilek Asanblada KreAktiboan batzarturik, hitzez zein plastikoki, motibazio politikoko biktimen mapari buruz hausnartuko dute eta mapa horri gizarte zibila inplika dezaten adiskidetzerako bideak bilatuko dizkiote.

(* Jorge Oteizaren eskultura-saila gogora ekarriz).

Data eta Lekua: Urtarrilaren 22a, larunbata, Gernikako Bakearen Museoa, 10:00etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 18:00ak arte

2011/01/13
2010/12/09

Sariak emateko ekitaldia ostiralean izango da, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean, Lehendakaritzan

Eusko Jaurlaritzak ematen duen Giza Eskubideen René Cassin saria, bere 2010. urteko edizioan, María Oianguren Idígorasi eta Nazioarteko Bake Brigadak izeneko GKEri, ex aequo, egokitu zaie. Ibilbide pertsonal nahiz profesionalarekin giza eskubideak sustatzeko, defendatzeko eta zabaltzeko konpromisoaren lekukotza eman duten pertsonak edo gizataldeak jendaurrean aitortzea da sariaren helburua, eta saridunak ohorezko aipamena, jendaurreko aitorpena eta 16.550 euroko diru-zenbatekoa jasoko ditu.

María Oianguren, Euskal Herriko Unibertsitatean Filosofia eta Hezkuntza Zientzietako lizentziatua, Gernika Gogoratuz Iraskundearen (www.gernikagogoratuz.org) zuzendaria da. Gernika Gogoratuz Bakearen aldeko Ikerketa Zentroa da eta 1987an sortu zen Eusko

Legebiltzarraren erabakiaren ondorioz, Gernikako Bonbardaketaren 50. urteurrenaren harira. Bakearen eta Giza Eskubideak garatzearen aldeko aktibista, bere jarduera esandako elkarte horretan betetzen du, non bakea aldarrikatu egiten den Euskal Herrian eta munduan bizikidetza bultzatzeko oinarri gisa. Eta bertatik parte hartzen du Giza Eskubideen eta Bakearen Aldeko Hezkuntza Elkarteen Foroan , eta AIPAZen, Bakerako Ikerketarako Espainiako Elkartea, hain zuzen.

Elkarte-sarean egiten duen lanak, urteetan frogatuta, datozen belaunaldien konpromisoa aurrekoen memoriarekin batzen du.

2010/11/24
Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroak abenduaren 17an Aiete Jauregian izango den Bake eta Giza Eskubideen hezkuntzari buruzko Elkarteen II. Praktika onen Jardunaldiak antolatu ditu.
2010/11/22

ALDARTEk 2007ko urtean ekin zion genero baitako indarkeria (gay eta lesbianen arteko harremanetan gertatzen dena) ardatz duen IKUSI-EBALUATU-EKIN kanpainari; besteak beste, gure gizartean indarkeria mota hori badela jabetzeko helburuaz.

Oraingoan, “ONDO TRATATZEN AL NAU BIKOTEKIDEAK?” “ONDO TRATATZEN AL DUT BIKOTEKIDEA?” tresna elkarreragilea aurkeztera gatozkizue, gay eta lesbianek genero baitako indarkeria eragiten ala jasaten duten hauteman dezaten.

“ONDO TRATATZEN AL NAU BIKOTEKIDEAK” “ONDO TRATATZEN AL DUT BIKOTEKIDEA” galde-sorta bat da, marrazkiez lagunduta. Erantzunetatik ateratako emaitzek genero baitako indarkeriari buruz hausnartzera garamatzate.

Gure web orrian (www.aldarte.org) aurkituko duzun tresna hau edonork baliatzeko modukoa da, sexu nahiz genero identitatea eta adina gorabehera. Zuek erabili eta, ahal duzuen neurrian, inguruan zabaldu.

2010/11/18

Antolatzailea : Apside Euskadiko Psikopedagogi Elkartea( Asociación de Psicopedagogía de Euskadi)

Laguntzaileak : Hezkuntza , Justizia eta Herri Administrazio Saila.

Helburuak:

1. Berdinen arteko tratu txarrak aurreikusteko estrategiak , egitarauak eta prozedurak identifikatu .

2. Bizikidetasuna , elkartasuna eta giza-eskubideei buruzko esperientziak eta baliabideak elkarbanatu .

3. Giza hezkuntzen programen eragina aztertu eta baloratu bizikidetasuna eta errendimendua akademikoaren hobekuntzari dagokionez DBH ko ikasleetan .

Norentzako?

DBH ko orientatzaileentzat , kultu-aniztasun arduradunentzat, bizikidetasun koordinatzaileentzat , elkarkidetasunerako hezitzaileentzat, berritzeguneko aholkularientzat , tutoreentzat...

Tokia:. Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Ondarearen ekitaldi aretoan c/ Maria Diaz de Haro , 11 . (Indautxuko Metroa : Doctor Areilzako irteera)

2010/11/15

CONSEGUIR LA IGUALDAD ES UNA RESPONSABILIDAD SOCIAL

Berdintasuna lortzea guztion ardura da.

Eguna:azaroak 27

Ordua: 09:30/12:00

lekua: Zelai Arizti Kultur Etxea. Zumarraga

2010/11/12
Topa-gune honen bidez profesionalen eta gizarte eragileen artean eztabaida sustatu nahi dugu, eta bertan funtseskoa den gaian, genero indarkerian, jarduera ezberdinen eta konponbide posibleen aurkezpena egin nahi dugu. Horri guztiari nagusiki ikuspegi praktikoa ematea da gure asmoa. Jardunaldien helburuak: -Berdintasunerako Legearen eta genero indarkeriaren ikuspuntu desberdinetik egindako analisia -Genero indarkerian hainbat esparrutan egindako esperientziak ikastea eta baloratzea. -Genero indarkeria jasaten duten pertsonentzako zerbitzuen funtzionamendua superbisatzea. -Genero indarkeriaren contra lan egiten duten profesionalenarteko topaketa sustatzea
2010/10/22
GARATU kurtsoa
Matrikula iralaren 6tik 24ra: https://posta.irakasle.net/irakasle/index.html
2010/10/18
Gernikako Bakearen Museoa Fundazioko Presidenteak, Jose María Gorroño Etxebarrieta jaunak,"DÍA-TEKHNE: Artearen bitartezko Elkarrizketa" aldi baterako erakusketaren inaugurazio ekitaldira gonbidatu nahi zaitu.

Eguna: Urriak 22

Ordua: 18:30

Lekua: Museo de la Paz de Gernika. Foru Plaza, 1. 48.300 Gernika-Lumo

2010/10/05
Baketik-ek ikastaroa eskainiko du urriko zubian, Arantzazun atsedeneko eta lasaitasuneko hiru egun igarotzeko aukera emanez. Ikastaroaren izenburua “Nork bere buruarengandik ikastea” da.
Gutako bakoitza irakasle aparta izan daiteke norberaren buruarentzat. Geure zailtasunak, gatazkak, bizipenak, lorpenak, pozak edota porrotak eraldaraziko eta haziaraziko diguten ikasgai onenak dira. Ikastaro honen helburua geure eskarmentua aprobetxatzen ikastea da: bai bizitza pertsonalerako eta baita besteekin bizitzeko ere.
2010/09/22
GERNIKA GOGORATUZ - Bakearen aldeko Aztertegiaren XXIII. Ikastaroa.
2010ko Urriaren 21etik 23ra
GERNIKA-LUMOko Kultur etxean
2010/09/20
Jada eskuragarri dago Behatokiaren galdetegi berria, zeinetan ETAren komunikatuaz eta bake aukerez galdetzen den. Erantzutera gonbidatzen zaitugu, bakearen eraikuntzan giltzarri den une honetan pauso erabakigarriak emateko zure ideia eta proposamenak iradokitzera. www.lokarri.org

© 2012. Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroa

DISEIN. Diseinu eta Komunikazio Interaktiboa-k garatutako web-a