Elkartzeko
Foroko kide izan daitezke, dagokion eskabidea egin eta honako
baldintzak betetzen dituzten pertsona juridikoak:
- Irabazi Asmorik gabeko Elkarte, Fundazio edota Erakundeak izatea,
pertsonalitate juridiko propioa dutenak.
- Giza Eskubideen eta Bakearen Hezkuntza alorrean jardutea.
- Legez eratuta egon eta dagokien administrazio erregistroan izena
emanda egotea, EAEn egoitza edota ordezkaritza iraunkorra izanik.
Honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute:
- Sartzeko eskabidea, DESKARGATU
idatziz Elkarteko bi erakundek abalatuta. Foroko Presidenteari zuzenduta
egongo da.
- Erakunde eskaera-egilearen Eraketa-akta.
- Elkarteko estatutuen kopia, dagokion Erregistroaren ikus onespenarekin;
horrekin batera, inskripzio hori indarrean dagoela egiaztatzen duen
ziurtagiria aurkeztu beharko da.
- Erakundearen Legezko Ordezkariak egindako ziurtagiria, gizon eta
emakumeen arteko berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legean
ezarritako printzipioak betetzen direla egiaztatu, eta erakunde eskatzailea
arrazoi hori dela-eta administrazioaren zehapen edota bestelako zigor-prozeduraren
baten mende ez dagoela baieztatzen duena.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Giza Eskubideen eta Bakearen Hezkuntzako
Elkarteen Foroan izena emateko inprimakia DESKARGATU.
Dokumentazio hori guztia bidali ostean, Zuzendaritza Batzordeari jakinaraziko
zaio, onarpena edota ukoa eman dezan. Erabaki horren aurka gora jotzeko
errekurtsoa jarri ahalko da Batzar Nagusiaren aurrean.
Dokumentazio hori hona igorri beharko da, posta ziurtatu bidez:
Giza Eskubideen eta Bakearen Hezkuntzako Elkarteen Foroa
210. Posta-kutxa
48300 GERNIKA-LUMO.
Zalantzarik izanez gero, galdetu idazkaritza teknikoan:
Giza Eskubideen eta Bakearen Hezkuntzako Elkarteen Foroa
foroasociaciones@ddhhypaz.org
Tel.: +34 688 80 17 94