
32 erakundek osatzen dute Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroa. Haietatik 31 eskubide osoko kide dira, eta bestea erakunde begiralea. Hona hemen foroa osatzen duten erakundeak:
Gizarte Zerbitzuetako arlo ezberdinetan lan egiten duen profesional talde baten eguneroko esperientziaren ondorioz, 1999 urtean berdintasunaren alde egiten duen AIZAN elkarte psikosoziala sortzen da.
Famili bortxakeria errotik kentzea bere helburu nagusia izanik, gizarte-bizikidetza estuago baterantz bide berriak zabaldu egin ditu.
www.aizan.elkarteak.net
ALDARTE elkartea, Gay, Lesbiana eta Transexualen arreta zentrua da eta homosexualitatea, lesbianismoa eta transexualitatearen arloak jorratzen ditu. Horretarako, laguntza, hezkuntza eta sentikortasun baliabideak martxan jartzeaz arduratzen da. Aipatu baliabideak, gizarteari zuzenduta daude eta lesbiana, gay eta transexualen kolektiboaren inguruan dauden arazo eta gatazkek sortutako intolerantzia konpontzea dute helburu.
www.aldarte.org
Elkarteak, hezkuntza eta gizarte esparruan egiten du lan, barneratzea, giza eskubideak eta bakea bultzatzen, hezkuntzarako materialak egiten eta sentsibilizatze eta kontzientziatze ekintzekin.
www.psicopedagogia-euskadi.org
ARCO Lankidetza eta Gatazka Ebazpenerako Elkartea irabazi-asmorik gabeko erakundea da, nazioarteko politikaren, unibertsitatearen eta lankidetzaren munduarekin zerikusia zuen gazte profesional talde batek sortua. Elkartearen helburu nagusietako bat honako hau da: Euskal Herriko eta Iberoamerikako estatuetako gizarte-sektore guztietan Bake Kultura hedatzea, gatazkei konponbide baketsuak emateko eta giza eskubideak defendatu eta indartzeko, gizabanakoen eta Estatuen arteko oinarrizko harreman moduak diren aldetik.
www.arco.org.sv
Asmoz Fundazioa Eusko Ikaskuntzaren baitan sortua da, eta dagoeneko hamar urte daramatzagu ikastaroak kudeatzen, bai gureak, bai beste unibertsitate eta erakundeenak. Zerbitzu publiko bat eskaini nahi dugunez, irabazi asmorik gabeko Fundazio bat da gurea, Patronatu batek zuzentzen duena.
Gure helburu nagusia, sare telematikoez baliatuz kalitatezko etengabeko prestakuntza eskaintzea da. Horretarako, diziplina bakoitzean maila gorenekoak diren irakasleekin aritzen gara lanean. Gure lan taldea on line irakaskuntzan esperientzia handia daukaten Goi Tituludunek osatzen dute.
www.asmoz.org
Bakeaz (www.bakeaz.org) bakea eta ekologiari buruzko ikerketan aritzen den elkartea da. 1992an unibertsitatearekin, bakezaletasunarekin, giza eskubideekin eta ingurumenarekin lotutako pertsonek sortu zuten, eta haren helburua hainbat gairi buruzko gogoetarako eta gizalegezko ekintzarako irizpideak ematea da; hala nola, nazioarteko harremanen militarizazioari buruz, ekonomi iraunkorrari buruz, politika hidrologikoei eta uraren kudeaketari buruz, Tokiko Agenda 21eko prozesuei buruz, kooperazio politikei edo bakerako heziketari buruz eta giza eskubideei buruz (www.escueladepaz.org). Jarduera horiek garatzeko, liburutegi espezializatua du; aditu sare zabal baten parte hartzeari esker, azterketak eta ikerketak egiten ditu; hainbat liburu eta berripaper teoriko sortatan, bere ikerketak eta nazioarteko erakundeen ikerketak argitaratzen ditu -besteak beste, Worldwatch Instituterenak, ICLEIrenak eta UNESCOrenak-; ikastaroak, mintegiak eta hitzaldi zikloak antolatzen ditu; elkarte, erakunde eta komunika bideei aholkuak ematen dizkie; egunkarietan eta aldizkari teorikoetan artikuluak argitaratzen ditu; eta mintegietan eta biltzarretan parte hartzen du.
Bakeola, EDE Fundazioaren Gatazketarako Bitartekaritza Zentroa, gatazkak egoki bideratzeko jardunbideetan dago espezializatuta. Ildo horretan, prestakuntza (elkarteetan, ikastetxeetan, udaletan) eta alderdi praktikoa uztartzen ditu. Alderdi praktikoa, hain zuzen, Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren alorrean mamitzen da.
www.bakeola.org
www.fundacionede.org
Baketik Arantzazun (Oñati) 2006ko urriaren 14an sortu zen Bake zentroa da. Egitasmo honen bultzatzaileak Arantzazuko Santutegiko Frantziskotarrak izan ziren eta euren erabakiz zentroa laikoa, akonfesionala eta bere funtzionamenduan anitza eta irekia da.
Zentro honetan bi kontzeptuk bat egiten dute: bakeak eta etikak. Bere lana bat-egite horren emaitza da. Bere zeregina, batetik, etikan sakontzea da, bakearen eta gatazken konponbide eraikitzailearen oinarri gisa; eta bestetik, lantze horren ondorioak ahalik eta gehien zabaltzea.
Zentroak norabide horretan bi ikuspegirekin lan egiten du; euskal gizartearen barrura begira, gatazka suntsitzaileak prebenitzeko eta bizikidetza adiskidetua bultzatzeko helburuarekin, eta euskal gizartetik kanpora begira, ahaztutako gatazkei eta gatazka horietan ahaztutakoei laguntzeko asmoz.
www.baketik.org
Defensa de todos los derechos de todos los hombres y mujeres, independiente
de su preferencia sexual.
. Información y ayuda a gays y lesbianas.
www.ehgam.org
Gure elkartearen helburuak eta printzipioak honako hauek dira:
. Europari lotutako proiektua, ideia eta balioak hiritarren artean ezagutzera ematea.
. Giza eskubideak, balio-hezkuntza eta printzipio demokratikoak sustatzea.
. Europan kultura-aniztasuna bultzatzea.
. Pertsonen, kulturen eta herrien arteko elkartasunaren eta lankidetzaren alde egitea.
. Ezagutzaren Europa lortzea helburu duten ekimenak babestea eta bultzatzea.
. Euskal hiritarren artean, batik bat gazteen artean, zientzia-kultura hedatzea.
Besteak beste, jarduera hauek guztiak gauzatu ohi ditugu:
. Eurocampus aldizkaria (1995tik). Helburua: Europar integrazioaren oinarrizko ideia, balioak eta printzipioak unibertsitate-komunitatean hedatzea eta sustatzea.
. ±18 presta ezazu zure etorkizuna buletina (1999tik). Helburua: Irakaskuntza ertainetako gazte ikasleen artean giza eskubideak, balio-hezkuntza, printzipio demokratikoak, diskriminaziorik eza eta tolerantzia indartzea.
. Bizikidetza gehigarria (Unibertsitateko Aldizkariarekin elkarlanean 2005etik). Helburua: Unibertsitate-komunitatean giza eskubideak eta bake-kultura hedatzea.
. Halaber, zenbait europar ekimen antolatzeko lanetan parte hartu dugu: adibidez, Zu Europa Zara (1998) eta Lacobus (2007) proiektuetan. Bi proiektu horiek europar eta euskal instituzioen laguntzaz mamitu ziren. Europar gaiei buruzko hainbat jardunaldi eta mintegi ere antolatu ditugu.
"Herrien Europa Institutua. Euskal Fundazioa" izaera pribatuko kultur fundazioa da, ekainaren 17ko 12/1994 Legearen ezarritakoaren arabera, Euskal Herrian sortua. "Herrien Europa Institutua. Euskal Fundazioa"-k, estatutuetan agertu bezala, Europa osatzen duten herrien alor guztiak, irizpide zientifikoak oinarritzat harturik, geografia, historia, hizkuntza, etnia, ekonomia, erakundeak eta abar ikertzea; ezein baliabide estatistiko, ikus-entzunezko nahiz informatiko erabiliz, haiek argitaratzea; eta, ahalik eta gehien hedatzea ditu helburu. Herrien Europa Institutua. Euskal Fundazioa"-k Europako Herrien ugaritasuna eta pluraltasuna, guztiz aberatsa, ezagutaraztean kooperatu nahi du, eta ezagutzaren bitartez, kulturen arteko harremanak bultzatuz, elkar onartuz eta errespetatuz, baita ezagutzarik eta komunikazio faltatik datozen arazoak gainditzeezagutzarik eta komunikazio faltatik datozen arazoak gainditzen lagundu ere.
Herrien Europa Institutua. Euskal Fundazioa"-k, bere helburuen arabera, fundatzaileen ageriko ebatzian oinarriturik, bere ekintzan, edozein burubide politiko baztertzen du. Bigarren milurteko hondarretan, Europar zaletasunaren aldeko ideia eta sentimendua hedatzen ari da arian-arian gizartearen sektore zabaletan; aldi berean, Europan, aldaketa handiak ari dira gertatzen, eta oso zaila da aldaketon ondorioak zehaztea.
Beste alde batetik, azken mende honetako europar esperientzia etengabeko gogoetarako osagaia izan behar da. Europa gizateriako esperientziarik garratzenaren agertoki eta parte-hartzailea izan da: bi mundu gerrak. Ez Europan eta ez beste inon, geroan berriro halakorik ez gertatzeko, absurdu horretatik, beharrezko irakaspenak atera behar dira. Gizakiek behin eta berriro ahaztu dituzte gertaera gogoangarriak, beraz, akats berbereak gauzatzen dituzte.
www.inst-europ.org
Euskalerriko Eskautak es un movimiento educativo, en el que la educación
es entendida como un camino fundamental para el crecimiento de la
persona y el cambio de nuestra sociedad. Desarrolla su labor en el
Tiempo Libre, entendiéndolo como un espacio privilegiado de
Educación No Formal, en el que recogiendo las intuiciones pedagógicas
de Baden Powell, intena llevarlas a cabo a través de un método
propio, el método eskaut.
www.eskaut.org
Elkartea, gure seme-alaben etorkizunaren berme.
Arabako Itunpeko Ikastetxeetako Ikasleen Guraso Elkarteen Federazioak familien hezkuntza-interesak babesten ditu, instituzioen eta hezkuntza-komunitatearen aurrean.
www.fapacne.com
Balioetako, osoko eta kalitateko hezkuntzaren alde.
BIZKAIKO FAMILIA-GURASOEN ETA IKASLEEN GURASOEN FEDERAZIO KATOLIKOA (FECAPP). Joan den mendeko 20ko hamarkadaren azken urteetan sortu zen. Erakunde honek berezko lege-nortasuna du eta bere xedea da harreman- eta koordinazio- esparrua izatea bera osatzen duten elkarteen artean, beraien jardunbideak bultzatu eta erraztearren. Beraz, helburua da bera eratzen duten ikasleriaren Gurasoen Elkarteei ahalmen handiagoa ematea, parte hartu eta jardun dezaten.
FECAPP urte horietan guztietan eratu izan da Ikasleen Gurasoen Elkarteak biltzeko asmoz. Elkarte horiek, hain zuzen ere, ondoko hau lortu nahi dute: beraiekin harremanetan aritzen diren Ikastetxeak benetako Eskola-Elkarte bilakatu daitezela. Izan ere, Eskola-Elkarte horiek ikasleen osoko hezkuntza begiratuko dute, heziketa-proiektu koherentea oinarri harturik -hau da- batetik, gizakiaren kristau-ikuspegia dutelarik eta, bestetik, fidelak izanik ikastetxe bakoitzari dagozkion gizartearen kultur balioei.
Helburua: Hezkuntzarik onena Girorik onenean; familia eta eskola-elkartea, ahalik eta begirada integratzaile eta zabalenak eman diezazkietela, bai gure auzoari, bai gure hiriari, bai gure herriari, baita gure munduari ere...
www.fecapp.biz
Gernika Gogoratuz Bakearen aldeko Ikerketa Zentroa da. 1987an sortu zen Eusko Legebiltzarraren erabakiaren ondorioz, Gernikako Bonbardaketaren 50. urteurrenaren harira.
Bakearen Eraikuntzaren eremuan lan egiten du honako esparruetan: ikerketa, prestakuntza, parte-hartze komunitarioa eta jendarteratzea, lan-sareak indartu eta Gernika munduko Bakean faktore izaten laguntzeko.
www.gernikagogoratuz.org
HEGOAK, gai, lesbiana, transexual eta bisexualen Euskal Herriko elkartea, jadanik lanean bederatzi urte daramatzan irabazi asmorik gabeko elkartea da.
Ikuspegi progresista eta eraldatzaile batetik espresio eta bizitza afektibo-sexualaren alorrean sakontzeko interesik dugun kide guztiok osatzen dugu elkartea.
Euskadi mailan dago antolatua, eta antzeko talde eta elkarteekin koordinaturik dago, bai Euskadikoekin zein beste Autonomi Erkidegokoekin.
www.hegoak.com
Ikertze, hizkuntza artistikoetan eta filosofian funtsatutako partaidetza hezkuntza proiektuak egiten dituen irabazi-asmorik gabeko kultur elkartea da.
www.ikertze.org
Itaka-Escolapios Fundazioa eskolapioek eta eskolapioen anaiarteek sortu zuten, beraien misioa gure ingurunean eta beste kontinente batzuetan betetzeko. Hezkuntza hartzen dute mundua eraldatzeko eta etorkizun hobea eskaintzeko oinarritzat, hortik abiatuta, belaunaldi berriek erantzukizunez jokatu eta duten onena eman dezaten.
www.itakaeskolapios.org
Leizaolaren adibidea jarraituz, gure jardueraren zati garrantzitsu bat euskal gazteriari eskaini diogu, bai argitarapenen bidez, bai jardunaldi edota¡ mintegien bidez. Ekintza hauen guztien antolaketarekin, gure asmoa errealitate desberdinak aurkeztu eta gazteak erreflexio bat egitera eta gizartean inplikatzera bultzatzea izan da. Gure ustez garrantzitsua da gure gazteak gurekin izatea, azken finean beraiek izango baitira gure gizartearen etorkizuna eta ilusiozko eta itxaropenezko mezu bat zabaldu behar zaie, gure garaietako erronken parte direla ulertaraziz.
www.leizaola.org
B/866/88 erregistro zenbakidun "La Fundacióón", Gobernuak Onura Publikokoa onartua, Euskadiko interesa orokorra sustatzen duela iritzita gure ekintzen bitartez indarkeria, bai fisikoa bai ekonomikoa, guztiz erauzteko bideratuta, zabaltze pedagogikoaren bitartez Euskadin, eskola esparruan gazteria eta haurreriari zuzenduta, bakearen bitartez oinarrizko gizarte balioa izanik eta indarkeriaren ondorioz kalteturik izandako guztiei laguntza eta solidaritatea aurkeztea.
Gizartea berrirakatsi indarkeriaren biktimekiko onarpen eta elkartasun balioetan: proiektu zehatzak diseinatuz egoera hauen aurrean jarrera kritikoan eta aldarrikatzeko gizarte ekintzetan oinarritutak, elkarrizketa eta gatazken konponbiderako aukerak eskainiz.
Hala nola diseinatuz ere, indarkeria egoerei banakako eta gizarteko erantzunak sortarazten saiatzen diren programak, era aktibo eta erantzukitsu batean, indarkeriaren energia erantzun sortzaile eta ezbortitzetan bideratuz.
Lanaren ardatz nagusia gizartea ezbortizkeriarengana erakartzea da biktimaren ikuspegi berri batean, askoz harantzago aitatasuneko laguntza xume batean baino.
Erakunde sozial, beregaina eta plurala da Lokarri, bakearen eta Euskal Herriko bizikidetasunaren eta normalizazioaren alde diharduena. Erakunde berriaren izenari dagokionez, garbi dago bere esanahia: «aldeak elkartzeko balio duena». Akordioaren, kontsultaren eta berradiskidetzearen aldeko herritarren gehiengoaren borondatea islatu nahi duen konpromiso horri lotuta datoz herritarren sare honen eginkizuna, proiektua eta izena bera ere.
Hamahiru urteko bere ibilbidean, Elkarriren eginkizun nagusia hauxe izan zen: indarkeriarik eza bultzatzea, eta, horrekin batera, giza eskubideak, inor baztertzen ez duen elkarrizketa, aniztasuna, alderdien arteko mahaia eta printzipio demokratikoak sustatzea. Eskakizun horien gaineko bermerik ez dago oraindik, baina politikoki eta sozialki gauzatutzat jo daitezke jada, bake prozesuaren ondare finkotzat. Gizartearen gehiengoak indarkeriarik ezaren, elkarrizketaren eta alderdien mahaiaren alde erakutsi duen borondateak eragin du, hain zuzen, gaur egungo egoera, adiskidetzearen atarikoa alegia. Hori oinarritzat hartuta, adiskidetzea eta berradiskidetzea dira orain gure gizartearen lehentasunak.
www.lokarri.org
Gernikako Bakearen Museoa Fundazioaren helburua bake-kulturaren oinarrizko ideiak eta Gernika-Lumoren historiarekin izan duen eta daukan zerikusia kontserbatu, erakutsi, zabaldu, ikertu eta bisitariak ideiotan heztea da: Gernika-Lumo, Bizkaia eta Euskadi tokiko, herrialdeko, nazioko eta nazioarteko erreferentziak izatea lortu nahi da, historiaren eta bakearen arloko beste antolakunde batzuen lanarekin batera.
www.museodelapaz.org
"Giza eskubideak, zure tresnarik onenak"
Arimaren hizkuntza da musika, eta unibertsoaren soinu banda. Musika kultura da, eta kultura, berriz, armarik errentagarriena, eta izugarri eranginkorra. Erabil dezagun, bada!
www.
musicossinfronteras.org
"Indarkeriazko ekintzen biktimei laguntza eta aholkularitza emateko elkartea."
Jarduketa alorrak:
. Familia-indarkeria (emakumeak, haurrak, zaharrak). Arrazoirik gabe desagertuak.
. Eskolako eta laneko jazarpena.
. Prebentzio-kanpainak etab.
www.sosvictimas.org
EAEko UNESCO Etxea-Centro UNESCO Gobernuz Kanpoko Erakundea da, eta 1991n sortu zen, UNESCOren (Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea) printzipioak, programak eta jarduera ildoak EAEn zabaltzeko. Gainera, informazioa, dokumentazioa eta esperientziak trukatu nahi ditu, nazioartean aritzen diren beste erakunde batzuekin bereziki (gobernukoak eta gobernuz kanpokoak).
UNESCO Etxeari onura publikako izaera aitortu zaio. Gainera Harreman Ofizialen Estatutua du UNESCOrekin eta Aholku Erakundearen Estatusa Nazio Batuen Batzorde ekonomiko eta Sozialarekin (ECOSOC) horrez gain, Nazio Batuen Informazio Publikoaren Saileko kide da.
www.unescoetxea.org
Para toda la infancia Salud, Educación, Igualdad, protección. ASà LA HUMANIDAD AVANZA.
UNICEF es la agencia de Naciones Unidas que tiene como objetivo garantizar el cumplimiento de los derechos de la infancia.
La Convención sobre los Derechos del Niño es la ley fundamental sobre la que basa todo su trabajo. UNICEF intenta convertirla en una norma internacional de respeto de los derechos del niño.
UNICEF busca la transformación social y por ello compromete en su trabajo a todos aquellos sectores sociales que puedan contribuir con el desarrollo de su objetivo.
UNICEF trabaja para lograr tres resultados para todos los niños:
ZINHEZBA kultur elkartea da eta, gure iritziz, garrantzi handikoa da ikasleak bakerako heztea ikus-entzunezko alfabetatzearen bidez. Horregatik, 3 urtetik gora daramagu Zinema eta Giza Eskubideen Ikasgelak egiten Gasteizen, Bilbon, Getxon, Amurrion, Laudion eta Agurainen.
8tik 18 urtera bitarteko ikasleei zuzentzen gatzaizkie eta adin-talde bakoitzera egokitutako programak prestatzen ditugu. Era berean, maisu-maistrei eta hezitzaileei zuzentzen gara, zehar-irakasgaien bidez konplizitatea lortzeko. Dagoeneko, 4.600 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute gure ikasgeletan.
www.zinhezba.org
Zubietxe Elkartearen helburua honako hau da: bazterketa-egoeran edo -arriskuan daudenei gizarteratzen laguntzea, eta erabateko hiritartasuna lortzeko eta bizi-kalitatea hobetzeko prozesu bakoitzean aukera eta laguntza indibidualak ematea. Era berean, Zubietxeko boluntario, bazkide eta profesionalen garapen pertsonala eta profesionala sustatu nahi du.
www.zubietxe.org
Eraldatzen, Urola Garaia eskualdean, berdintasun politikak bultzatzeko helburuarekin sortutako erakundea da. Halaber, bere ekintzen artean, emakumeen aurkako indarkeriaz jabetu gaitezen eta egoera hauek baztertzeko egiten du lan, diskriminazio egoerak salatuz, orokorrean Giza Eskubideen alde egin eta emakumeen alde bereziki eta heziketa tailerrak burutu.
www.eraldatzen.info
© 2010. Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroa
DISEIN. Diseinu eta Komunikazio Interaktiboa-k garatutako web-a