
Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroa 2007ko martxoan sortu zen, eta Euskal Autonomia Erkidegoan arlo horietan lanean ari diren hainbat erakunde biltzen ditu. Herritarrengandik hurbil egon eta aniztasuna aintzat hartu nahi du bere lanean, beti ere bakearen kultura sendotzeko eta giza eskubideak sustatzeko asmoz.
* Foroa osatzen duten erakundeen arteko harremanak eta trukeak bultzatu, haien baliabide eta ekimenak sendotzeko eta sustatzeko sinergiak sortzearren.
* Giza eskubideen nahiz bakearen alorreko hezkuntzan ekimenak bultzatzen dituzten erakundeei aholkua eta orientabidea eman, eta haien jarduerari buruzko kritika eraikitzailea egin. Halaber, aktiboki lagundu nahi dugu ekimen horiek guztiak sortu eta garatzen, haien jarraipena egiten, eta alor horretan dauden premia eta lehentasunak antzematen.
* Dibulgazio-lana egin, giza eskubideak ezagutarazteko eta alor horretako hezkuntza hedatzeko, gure gizartean elkarbizitza hobetuko duen oinarrizko aktiboa dela jakinaraziz.
Foroaren eguneroko jardunaren oinarrian dauden balioak ondoko hauek dira:
Giza duintasuna
Bakearen kultura
Lankidetza
© 2010. Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroa
DISEIN. Diseinu eta Komunikazio Interaktiboa-k garatutako web-a