Euskera | Español

Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroa

Lege Oharra

Honako lege-oharrak http://www.ddhhypaz.org web gunearen erabilera arautzen du, hau da, Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Foroa: Ramiro de Maeztu kalea 15. Gasteiz, 01008 Araba, IFK G01434075, Telefonoa +34 688 801 794 eta helbide elektronikoa: foroasociaciones@ddhhypaz.org

Web gunetik nabigatzeak erabiltzaile izaera ematen dizu eta, horrek esan nahi du, Lege-ohar honetan jasotako xedapen guzti-guztiak onartzen dituzula, inongo erreserbarik gabe. Xedapenok aldaketa bat edo beste izan dezakete.

Web honetan jasotako zerbitzuak, orokorrean, Espainiako lege eta jurisdikziopean daude.


Web gunearen edukia eta loturak

Erabiltzaileak modu arduratsu nahiz egokian eta legearekin bat etorriz erabili behar ditu web guneko edukiak. Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Foroak ez du bere gain erantzukizunik hartzen edukien inguruan egin daitekeen erabilera desegokiari dagokionez; hori horrela, edukietara jotzen duen erabiltzailearena izango da, zentzu horretan, erantzukizun osoa.

Weg gune honen erabiltzaileek uneoro errespetatu behar dute datuen babesari buruzko araudia, hirugarren baten datuak argitaratzeko; beraz, azken horren adostasuna edota baimena beharko da. Era berean, jabetza intelektualaren araudiak nahiz gainerako legeria aplikagarriak jasotakoa ere errespetatu beharko da.

Web guneak Interneteko beste helbide batzuetara sartzea ahalbideratzen du, loturen bidez; hala ere, ez du hartzen web gune horiek izan ditzaketen edukien gaineko inolako erantzukizunik.

Web gune honetako edukiei erabilera pertsonal eta pribatua emango die esklusiboki erabiltzaileak; eta debekatuta dago merkataritzako helbururen bat duen erabilera ematea.


Konfidentzialtasuna eta datuen babesa

Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak eta hori garatzen duen araudiak xedatzen dutenaren arabera, erabiltzaileei jakinarazten zaie, edozein kontsulta edo eskaera egin nahiz zerbitzua kontratatzeko web gune honen bidez jaso diren datu pertsonal guztiak Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Foroaren jabetzapeko fitxategi batean gordeko direla. Datu horiek, aldez aurretik zehaztutako helburuetarako baino ez dira erabiliko. Erabiltzaileak uneoro egikaritu ahalko du datu horiek ikusi, zuzendu, ezabatu edota aurka egiteko eskubidea. Horretarako, mezu bat bidali beharko du honako helbide elektronikora: foroasociaciones@ddhhypaz.org.

Web honetan ager litezkeen irudi eta kontakturako datuak indarreko datu pertsonalak babesteko legeriaren pean daude. Beraz, irudi horiek ikustera mugatuko da. Kontakturako datuak helburu bakarrarekin baino ez dira erabiliko: horien titularrekin kontaktatu nahi denean, eta laneko jardueraren bat dela medio, betiere.








© 2010. Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroa

DISEIN. Diseinu eta Komunikazio Interaktiboa-k garatutako web-a